XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Lanbide-Suztapenerako 13500 Egitasmoaren diruizendapen guztien artean eta Ihardute-bidezko Hezkuntzako 113600 Egitasmoaren diruizendapen guztien artean.

3. Egitarau-arteko bestetarakotzeak. II Atalburuko diruizendapenen artean beharrezko izan daitezenak, diruizendapen horientzako egitarau berri bat sortaraztea barne, eta zernolako beretako VI Atalburuko diruizendapenen artean, Sail berekoak izan daitezenaren baldintzapean.

4. Egitarau baten barruko edo egitarau berezien arteko bestetarakotzeak.

Beharrezkoak izan daitezenak: a) Sail beraren barruan, diruizendapen berriak egin dakizkiekeela: 1. II eta IV Atalburuen artean.

2. VI eta VII Atalburuen artean. 3. IV Atalburuko diruatal guztien artean. 4. VII Atalburuko diruatal guztien artean.

b) Gaikuntza-aldiango Ertzaintzaren eta Zerbitzuango Ertzaintzaren egitarauetako diruizendapenen artean, diruegitamuetako diruizendapenak ertzainen benetako banakuntza-beharrei egokitzeko.

c) I Atalburuko ordainketetarako diruizendapenen artean, Diruegitamuetan sartuta egon eta horietzaz jabetzeko atzerapenak gerta daitezeneko lan-tokiak behin-behingorako betetzeko.

d) Sail baten barruan, zehaztutako aldirako lanitunepeko lanarien ordainsaritarako diruizendapenen artean.

e) Honako hauetarako beharrezkoak izan daitezen teknikazko egokikuntzen ondorioz: 1. Kontaduritzan behar bezala erasota uztea lortzeko.

2. Arduralaritza-birrantolapenei erantzuteko, beharrezkoak gerta daitezen diruegitamu-Sailak, Zerbitzuak, Egitarauak eta Zertarakoak sortaraziz, eta diruizendapenak egitura berriari egokitzeko birrantolatuz.

Aurreko zatian esandako egiketek ez dute inola ere Autonomi Elkartearen Diruegitamuetako gastuak gehitzerik ekarriko, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Legeko 21. atalean egiten den diru izendapenen guztizkoaren araupeketaren kaltetan gabe.

Egiketa horiek Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari jakinaraziko zaizkio.

f) 50 Saileko diruizendapenen artean. g) Ikastolak Herri-Ikastegi izatera aldatzeak beharrezko egin ditzan egokiketen ondorioz, eragiketa hauen berri Eusko Legebiltzarrari emanik.

h) E.E.E.-ko baltzekin batera dirubideratutako egitasmoak egiteko zuzendutako diruizendapenak emateko eta, horrela balitz, egitarau berriak sortu ahal izango dira, eragiketa hauen berri Eusko Legebiltzarrari emanik.